9 positibo atzeman dira asteazkenean Donostian
Intzidentzia metatua 47,15era igo bada ere, beheranzko joera nabarmena da Donostian, Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Donostian 9 positibo atzeman dituzte asteazkenean, asteartean baina hiru gehiago. Intzidentzia tasa 46,6tik 47,15ra igo da, baina beheranzko joera nabarmena da bai Gipuzkoan, baita Euskal Herrian ere.
Kasu positiboak eta intzidentzia osasun eremuka
- Gros: 1 (27,02).
- Aiete: 0 (64,17)
- Amara Erdialdea: 0 (36,72)
- Ondarreta: 1 (33,82).
- Altza-Roteta: 1 (81,65)
- Amara Berri: 0 (21,54)
- Bidebieta: 0 (13,88).
- Egia: 0 (40,58).
- Intxaurrondo: 0 (61,34).
- Loiola: 3 (54,51).
- Parte Zaharra: 0 (50,58).
Txertaketa prozesua
Osakidetzak gaur itxiko ditu txertodromoak; tartean, Illunbekoa. 12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeak txertoa hartzen ari dira.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez zortzi pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 03:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Ostalaritzari dagokionez, ezingo da barran kontsumitu eta %75eko jarduera onartuko da barruan. Toki itxietan, zortzi lagun eseri ahalko dira mahai berean, eta kanpokoetan, hamabi.
- Dantzaleku eta antzekoetan %50 jarduera onartuko da, baina ezingo da barran eta zutik kontsumitu.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.