"Oso pozik nago eta lanean jarraitzeko gogotsu"
Denboraldia ezinhobeto hasi du Realak, eta Amaiur Sarriegi (Aiete, 2000) aurrelaria da garrantzitsuenetakoa. Donostiako jokalaria elkarrizketatu du IRUTXULOKO HITZAk.
Bi gol daramatza talde txuri-urdinarekin, eta dagoeneko sei egin ditu Espainiako selekzioarekin. Bigarren urtea du Realean, eta orain une gozoa bizi badu ere, hazten eta ikasten jarraitzeko asmoa du. Biharko astekariko protagonista da Sarriegi, eta elkarrizketa osorik irakurri ahal izango da astekarian eta webgunean. Hemen aurrerapen txiki bat: