Udal gobernuak %1,5 igoko ditu udal zerga eta tasa nagusienak
Donostiako Udalbatzak 2022ko udal zerga arauak onartu ditu iraileko udalbatzarrean. Batez beste %1,5 igoko dituzte udal zerga eta tasa nagusienak, eta hori “arrazoizkoa” dela adierazi du Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak. Udalak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak finantziatzeko baliabideak lortzeko hartu dute erabakia. Nolanahi ere, 2021. urte bukaerarako aurreikusita dagoen KPIaren batez besteko igoera baino gutxiago izango dela gaineratu du.
Udal gobernuaren eta Elkarrekin Donostiako Podemos alderdiaren arteko akordioarekin bukatu da zerga arauen tramitazioa. Zortzi aldaketa adostu dituzte hiru alderdiek, eta ondorengo zerga zein tasai dagoeki: Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ), eta Jabari publikoaren okupazioaren, TAO-aren, Hondakinen bilketaren, Jardueren eta Garabiaren gaineko tasak.
Tasen igoera
- Saneamendua %3.
- Hondakinen bilketa: etxebizitzek ordaintzen duten tasa %1 handitzea, sortzaile handiei %3 handitzea eta jarduerek ordaintzen dutena, aldiz, bere horretan mantentzea.
- Jabari Publikoaren Okupazioa: Hesiak eta aldamioak: %3; Santu Guztien egunaren harian jartzen diren loreak saltzeko postuek honakoa ordainduko dute: 100,23 euro egun batengatik, 80 euro egun bakoitzeko bi egunetarako baimenagatik, 70 euro egun bakoitzeko hiru egunetarako baimenagatik, eta 60 euro egun bakoitzeko lau egun edo gehiagoko baimenagatik. Baldin eta aparkatzeko tokirik beharko balute tasa egun bakoitzeko 25,02 eurotan handituko da.
- Hondartzetako Zerbitzuak: prezio berriak: dutxak eguneko 1,6 euro; takilla eta dutxa eguneko 2,5 euro; denboraldiko abonua 75 euro; 20 erabilerako abonua 28 euro; 10 erabilerako abonua 15 euro.
- Garabia: %2,5.
- TAO: tarifak handitzea %1 gune berdean, %1,5 gune urdinean eta %2,5 gune gorrian eta berezian. Era berean, RGI eta AES direlakoak jasotzen duten hiritarrei egoiliarren txartelaren tasa ez handitzea
- Jarduerak: etxebizitza turistiko bat jartzeko baimenek ordaindu beharreko tasa %8,5 handitzea.
Zergen igoera
- IAE eta ICIO direlakoak bere horretan mantentzen dira: energia berriztagarrien erabilerarekin lotutako hobariak ICIO delako zergan.
- OHZ: %1,5. Era berean, hutsik dauden etxebizitzek ordaintzen duten errekargoa ez ordaintzeko gutxieneko balio katastrala gutxitzea eta 170.000 eurotan jartzea.
- Gainbalioa: %1,5 1 eta 2 tramoetan.
- Ibilgailuak: %1,5.