Kaiko arrapalako hesia kendu dute
Iaz estreinakoz egin zuen moduan, Eusko Jaurlaritzak ekainaren erdialdean itxi zuen Donostiako kaiko arrapala, hesi bat jarrita; soilik ontziak itsasoratzeko eta lehorreratzeko erabili zitekeen arrapala. Uda pasata, ordea, hesia kendu egin dute jada, eta arrapala herritar guztientzako irekita dago berriz ere. Hain zuzen, ostegunean, irailaren 30ean kendu zuten hesia.
Arrapalaren itxieran zalaparta sortu zuen, kaiko bizilagun asko aurka agertu baitziren. Izan ere, udan betidanik aisialdirako erabili izan duten espazio publiko bat da arrapala, eta euren “egunerokoa moztu” zietela salatu zuten. Hedabide honek luze eta zabal landu zuen gaia uztailean, bizilagunekin hitz eginda.