Zinemako ala ziniko
(Arg: Joseba Parron) “50 solairuko eraikin batetik erori den gizon baten istorioa da. Hutsera erortzen den bitartean, bere burari errepikatzen dio: orain arte dena ondo doa, orain arte dena ondo doa… orain arte dena ondo doa. Baina garrantzitsuena ez da erorketa, lurreratzea baizik”. La Haine filmean bezala (Mathieu Kassovitz, 1995), errealitateari muzin egiteak ez gaitu lurreratzetik libratuko. Erorialdi noragabean den hiriari jaramonik ez diote egiten higiezinen enpresek eta euren publizitate kanpaina zinikoek. “Zinema kokapen bat” saltzen dute; bizilagunik gabeko hiri distopiko baten platoarena izan daitekeena, akaso.

