Gaur amaituko da larrialdi egoera, astelehenean 15 positibo atzemanda Donostian
Gaur iragarriko du larrialdi egoeraren amaiera Labik. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 15 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian astelehenean. Igandean 21 izan ziren eta intzidentzia metatua jaitsi egin da 69,63ra, asteburuan apur bat igo ostean. Gaur deituta dagoen Labiren bileran, alarma egoera bertan behera uztea aurreikusten du Iñigo Urkullu lehendakariak, izurriari kontra egiteko ezarriak diren neurri gehienak bertan behera utziz. Gaurtik aurrera espero da edukierari dagozkion eta jendea biltzeari dagozkion neurriak bertan behera uztea, eta soilik Espainiako Estatuan dauden neurriek jarraituko lukete: maskararen erabilerari lotutakoak, adibidez.
Intzidentzia osasun eremuka
Astelehenean egondako positibo kopurua eta intzidentzia metatua osasun eremuka. Auzo gehienetan apur bat igotzen ari den arren, zifra baxuak izaten jarraitzen dugu hirian.
- Loiola: 1 (95,39)
- Ondarreta: 2 (94,71)
- Amara-Erdialdea: 3 (88,14)
- Altza-Roteta: 1 (81,65)
- Intxaurrondo: 1 (87,63)
- Parte Zaharra: 0 (65,03)
- Amara Berri: 3 (58,46)
- Aiete: 1 (56,15)
- Bidebieta: 1 (41,63)
- Gros: 0 (27,02)
- Egia: 2 (20,29)
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez zortzi pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 03:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Ostalaritzari dagokionez, ezingo da barran kontsumitu eta %75eko jarduera onartuko da barruan. Toki itxietan, zortzi lagun eseri ahalko dira mahai berean, eta kanpokoetan, hamabi.
- Dantzaleku eta antzekoetan %50 jarduera onartuko da, baina ezingo da barran eta zutik kontsumitu.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.

