Barrexerkak ikuskizun berria egingo du urriaren 13an
Barrexerkaren lan taldea. Barrexerka talde donostiarrak ikuskizun berria egingo du urriaren 13an, arratsaldeko 20:00etan Antzoki Zaharrean. Donostiako Gazte Antzerki Topaketen egitarauaren barruan izango da saioa eta sarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai 3 eurotan. Umorea ardatz bakarrizketak, esketxak, bideoak eta kantuak nahastuz, arrakasta nabarmena izan dute, orain arte egindako emanaldi guztietan sarrera guztiak saldu ditu talde gazteak.
Hmm hmm
— BARREXERKA (@barrexerka) October 5, 2021
… Ta usain hori?
HARA!!!
EMANALDI-DATA BERRIA!!!!
Sarrerak bihartik aurrera:https://t.co/eMMqTfSXSR
Noiz? Non? Zer?
Come on, sound on!!!
?????? pic.twitter.com/EF2JTlYAXd
Gazte Antzerki Topaketen baitan
32. Gazte Antzerki Topaketan 7 antzezlan eskainiko dira hiriko lau agertokitan urriaren 12tik 28ra bitartean. Ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira eta Dani Gómara, Jon Rodriguez eta Aran Rodas antzezleak arduratuko dira saio hauen balorazioa egiteaz. Sari banaketa, azaroaren 13an goizeko 12:00etan izango da Kutxa Kultur Plazan.
Sarreren prezioa, 3 eurokoa izango da Donostia Kulturako espazioetan. Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritzeko antzerki lanak ikusteko sarrerak Donostia Kulturako webgunean www.donostiakultura.eus erosi ahalko dira urriaren 6tik aurrera; baita obra bakoitza antzeztuko den espazioaren leihatilan ere. Kutxa Kultur Klubeko emanaldien sarrerak berriz egunean bertan erosi ahal izango dira Tabakalerako leihatilan.
Donostiako Udaleko Gazteriak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, Gazteen Antzerki Topaketa antolatzen du 1989tik. Ekintza honen helburua, hiriko talde ez profesionalen (14-30 urte) antzerkiaren sustapen eta zabalpena da, partehartzaileei aukera eskainiz beraien antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko, hirian ezagunak eta egokiak diren eszenatokietan.
32. Gazteen Antzerki Topaketaren egitaraua osorik hemen:

