Dantz festibalak sarrera gehiago jarriko ditu salgai ostegunean 12:00etan
Labik iragarritako aldaketen ondorioz, asteburuko ekitaldietarako edukiera handitu du Dantz festibalak. 12:00etan jarriko dituzte salgai larunbaterako sarrera berriak, aurrekoak ordu gutxitan agortu ondoren.
Argitaratu duten oharrean, dantza egin daitekeela baieztatu dute eta aretotik nahieran sartu eta irten ahalko dela. Ordutegiak ostegunean zehaztuko dituzte.
Ostiralean 19:00etan Nestor Basterretxea Plazan, Tabakalera ondoan, Dans, François del Mundo, Gartxi, Joss, Pat Inn Paz eta Yngryd izango dira. Sarrera doakoa izango da ostiralerako.
Larunbatean Miramongo anfiteatroan izango da egun handia: Berlinetik datorren Ellen Allienekin eta J.C., Cora Novoa eta Monika Elektrarekin.

