"Inongo gidatan aurkituko ez duzun Donostia", Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxeren eskutik
Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxe bertsolarieñ, bidaia proposatu dute Bertsozale aldizkarian, “inongo gidatan aurkituko ez duzun Donostia” ezagutzeko. Bilintx, Txirrita eta Mattinez gain, Maddalen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Rosi Lazkanoren bertsoekin, “satorzuloan” barrena Donostiako auzoetan bidaia historiko-poetikoa proposatzen digute. Antzoki Zaharra, Infernua, Pikatxilla, Bertso Eguna, Feministaldia, Aurreskuko Elenita eta beste hainbat izen propioren bitartez, Urumea ertzean dauden Donostiaren aurpegi ezberdinak azaleratu dituzte.
Honela hasten da testua: “Donostia bakarra munduan kantatzen den arren, ez da egia: Donostia asko daude Urumea ertzean. Badago Donostia bat Pello Mari Otañok deskribatu zuena: Donostiyako Ziudadia, Irutxulo-ko uriya; / Etxian zuben perlik onena Jainkuari ixuriya / zartzen diranen alaitzallia gazte guztiyen nobiya; / Zeruba zer dan ez dakit, bañan, zu zera nere gloriya.
Badago beste Donostia bat Infernu izeneko auzoa hustu eta biharamunean bertako bizilagunek bertsotara ekarria:Infernua da Donostiako postal kanpoko aldea / hiri klasista ta arrazistan sobratzen zaien taldea / propietateak esaten al du zein den etxeen jabea? / Atzo okupen sarea / oso izan zen klabea / desalojoak indartuko du gure komunidadea / zuen hiria ez da izango ipurtzulorik gabea. Eta badago beste Donostia bat hemen erakutsiko dizuguna”.
Osorik irakurtzeko sartu hemen.