"Egintzak korrika motel!"

(Arg: Joseba Parron San Sebastian)

-Korrika egintzak! Horrela nola harrapatuko duk baloia! Astapotroa! Orain jaitsi defentsara! Ta hori? Bakarrik dagoela! Ikusi al duzue? Ikusi al duzue? Gu gure garaian… bueno! Horrelako alperkeritan ibiltzen bagintuan… Kalera! Kalera zuzenean! Ta gaur egungo gazteak, zer?! Dedio hau alproja kuadrilla! Korrika intzazue ba! Korrika!

-Barkatu, baina etzait egokia iruditzen zure semeari horrela oihu egitea. Kirola gozatzeko da eta presio horrek frustrazioa besterik ez du eragiten.

-Baina ze seme ta ze semeondoko? Hor etzeok nere semerik. Eta presiorik ez zioat egiten inori. Niretzat ari nauk oihuka, nireak eta ez beste inorenak dituken frustrazioak askatzeko eta hori dana. Psikologoak gomendatutako terapia bat, badakik…

HITZAkide HITZAkide