Ibilaldi artistiko gidatu batekin amaituko da Intxaurrondo BAI, urriaren 16an

Urriaren 16an amaituko da Intxaurrondo BAI egitasmoa, auzoan zehar egingo den ibilaldi artistiko gidatu batekin. Sasa Yagüe artista izango da ibilaldiaren arduraduna eta tailerretan egindako lanak eta auzoko eskultura-ondarea ezagutzeko aukera eskainiko da. Yagüeren performanzea ikusteko aukera izango da ere.

Arte garaikidea herritarrengana hurbiltzeko, Intxaurrondoko BAI Topaketek doako hiru tailer eskaini dituzte irailean eta urrian zehar. Horietan, Dunak Taldeak, Maushausek eta Harago Aholkularitzak gidatuta, adin guztietako partaideek pieza artistikoak egin dituzte, Agustin Ibarrolaren “Haurrak” eta “Siluetak” eta Koldobika Jauregiren “Formak Hazkuntzan” obretan inspiratuta.

Egindako lanak 10:00etatik 13:45era bitartean jarriko dira, inspirazio iturri izan diren eskulturen ondoan.

Ibilbidea Sagastieder plazatik abiatuko da goizeko 10:00etan. BAIren webgunearen bidez erreserba daitezke, euskaraz zein gaztelaniaz.

HITZAkide HITZAkide