Jonander Agirre arkitektoak aipamen berezia jaso du Peña Ganchegui sarietan
(Arg: Euskal Arkitektura Gaztea) Jonander Agirre donostiarrak, Peña Ganchegui arkitektura sariketan, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du “ondarea berreskuratzeko begirada bereziagatik”. Ocamica Tudanca bulegoak irabazi du aurtengo sari nagusia.
Epaimahiak honela jarri du balioan arkitekto donostiarraren lana: “Jonander Agirreren jardueran nabarmena da errealitatea aurrejuzgurik gabe behatzeko duen era. Izan ere, honek arkitekturaren arloari tangenteak diren esparruak miatzeko aukera ematen dio, lan propio bat garatzeko eta elkar aberasten diren eskala eta formatu desberdinetan lan egiteko aukera ematen dion diskurtso pertsonal bat aurkitzera eramaten diolarik; ondare arkitektonikoaren eta bere berreskuratzeari bide ematen dioten prozesu sozialen gaineko begirada berri eta iradokitzaile bat sortzen da horrela”.
Peña Ganchegui Saria euskal arkitekturako talentu gazteak nabarmentzeko sortu zen eta hirugarrena da aurtengo edizioa.

