Super Xaguren omenez kantatu dute
Ezohikoak izanik ere, Amara Berriko jaien ordezko asteburuaz gozatzen ari dira auzotarrak. Super Xagu Kulturalak antolatu ditu jai batzordeak, eta, besteak beste, bertso saioa egin dute gaur eguerdian. Iragarritakoa baino beranduago hasi bada ere, agertoki aurreko aulkiak aise bete dira bertsolariak kantuan entzuteko.
Danele Sarriugarte arduratu da gaiak jartzeaz, eta Itxaso Piquer, Alaia Martin, Asier Ibarguren eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak horiei buruz kantatzeaz. Agurrean Super Xagu omendu dute, eta ondoren Sarriugartek jarritako lana betetzen saiatu dira. Esaterako, mugikorrerako aplikazio berritzaile baten inguruan aritzeko eskatu die. Bertso sorta ondorengo bideoan topatuko duzue: