Altzan hainbat edukiontzi ustez erre dituen pertsona atxilotu du Udaltzaingoak
Suhiltzaileen kamioi bat.Euskadiko Suhiltzaileak Bart gauean hamar edukiontzi erre zituzten Altzan, eta ondorioz zenbait ibilgailu kaltetu ziren. Gaur arratsaldean Donostiako Udaltzaingoak 43 urte donostiar bat atxilotu du ustez gertaturikoaren errudun gisara. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, suteak gertatu zirenean bertaratu zen udaltzaingoaren patruila batek identifikatu zuen pertsona eta ikerketa abiatu zuen.
Suteen ondoren Ikerketa Unitateko Agenteek hasitako ikerketan zehar lortutako datuekin (ikuskapena, lekukoen eta kaltetuen testigantzak), udaltzaingoak arratsaldeko lehenengo orduan suteak eragi dituen pertsona atxilotu du. Udaltzaingoak salaketarik jarri ez duten kaltetuei eskatzen die Morlansko polizia etxera joateko eta kalteak salatzeko. Ildo beretik, gertaera horiek ikusi dituzten lekukoei dei egin diete udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko euren testigantza jaso ahal izateko.


