Garbera merkataritza zentro handitu eta berritua azaroa bukaeran irekiko dute
Donostialdea Shooping atariak jakinarazi duenez, Garbera merkataritza zentroa handitzeko lanak azken txanpan daude. Kanpoaldean hainbat jarduketa egin dituzte, beste aparkalekuari lekua egin eta eremua egokitzeko. Une honetan lurra asfaltatzen ari dira.
Garbera berritua azaroa bukaeran irekitzea aurreikusten dute, hamabost taberna zein jatetxe berrirekin eta Cinesa Luxe enpresaren zazpi zinema aretorekin. Hain zuzen ere, berriz ere zinema eskaintza izango du merkataritza zentroak. Horren ildotik, hilaren 25ean eta 26an Garberalan azoka egingo dute 200 lanpostu betetzeko aipaturiko ostalaritza eta aisialdi establezimenduetan.
Garberaren handitzea, datutan
Intxaurrondo eta Altza bitartean kokaturiko merkataritza zentroak 40.000 metro karratuko azalera zuen orain arte. Aurrerantzean, 58.000 metro karratukoa izango da. Horrez gain, 2023ko martxotik aurrera 120 establezimendu izango ditu, 45 denda eta hamabost jatetxerekin. Aparkalekua 3.600 leku izango ditu, horietatik 2.200 lur azpikoak izango dira eta 1.400 lur gainekoak. Gainera, auto elektrikoak kargatzeko 113 leku egongo dira eta 400 bizikleta aparkatzeko geltokiak. Guztira, 130 milioi euroko inbertsioa egin du merkataritza zentroak.