'Parketarrak' egitasmoarekin bat egiten dute Txominen
Haurrek kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea du helburu Parketarrak egitasmoak. Donostiako auzoetan egiten ditu saioak Urtxintxa eskolak, eta harrera ona izaten dute. Esaterako, Txomiñenean. Hurrengo saioa hilaren 18an izango da Andereñoak plazan, 17:00etan. Lanberri auzo elkarteak gurasoei adierazi die egitasmoarekin bat egin dezaten.