Altzan "Bertako Produktuen Eguna" egingo dute larunbatean
Larunbatean, urriaren 16an, ‘Bertako Produktuen Eguna’ egingo dute Altzan. Bertako produktuen azoka izango da eta Harria Parkeko pergolaren azpian jarriko dira salmenta postuak. Hiriko beste ekoizle batzuekin batera, Altzako ‘Urban Lur’ proiektutko baratzeetako nekazari ekintzaileek hartuko dute parte. Goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean egingo da azoka eta denera, hamar ekoizlek hartuko dute parte. Besteak beste, barazkiak, gaztak, marmeladak eta garagardoa izango dira salgai.
Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Marisol Garmendiak adierazpenak egin ditu gaur goizean udaletxean egindako prestaurrekoan: “Azoka hau bertako ekoizleek beraiek eskatuta sortu da, espazio bat behar baitzuten beren produktuak elkarrekin batera erakutsi eta saltzeko Altza auzoan”. “Azoka honen bidez, ekoizleak eta gertuko bezeroak harremanetan jartzen ditugu”, nabarmendu du.
Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren ekimenez, antokatu dute Bertako Produktuaren Eguna Altzan. Klusterrak 2019an ‘Donostia Urban Lur’ proiektua jarri zuen abian, ekazaritzako sektorean ekintzailetza sustatzeko helburuarekin. Nekazaritzako produktuak ekoizten oinarritzen den enpresa proiektu bati ekin nahi dioten herritarrei lursaila eta azpiegitura egokiak eskaini zitzaizkien baratzeko lanetarako, horiek lantzeko tresnak, prestakuntza teknikoa nekazaritzan eta negozioen arloan eta produktuak merkaturatzeko aholkularitza eta laguntza.