Donostia Arraun Lagunak danbor hotsekin omendu dute Martutenen
Martuteneko kultur jarduerak egin zituzten atzo. Egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izan zuten auzotarrek eta hara joan zirenek. Haur, gazte zein helduentzako jarduerak ez ziren falta izan. Horrekin batera, omenaldi sentitu eta berezia eskaini zioten Donostia Arraun Lagunak klubari. Kontxako estropada historian lehen aldiz irabazteagatik omendu zituzten, eta han izan ziren klubeko ordezkariak irabazitako bandera eta guzti.
“Omenaldi oso polita izan zen. Auzo elkarteak, ikastolak eta kirol elkarteak oroigarriak oparitu zizkiguten. Gainera, auzoko danborradak San Sebastian martxarekin ongietorria egin zigun. Oso hunkigarria izan zen”, azaldu dio hedabide honi Itziar Eguren Donostia Arraun Lagunakeko presidenteak.
Bideoa | Omenaldi sentitu eta berezia eskaini zioten atzo Martutenen Donostia Arraun Lagunak klubari. San Sebastian martxarekin egin zioten ongietorria.@DLagunakhttps://t.co/HcKRQNM5cb pic.twitter.com/c0QzLtmeGD
— Irutxuloko Hitza (@irutxulo) October 13, 2021