Donostialdeko etxe okupatuen aldeko mobilizazioa egin dute larunbatean
Azken aldian Donostialdean “etxebizita okupatuen kontra egon diren erasoak salatzeko”, eta okupazioaren defentsan, manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean bulebarretik abiatuta. Deitzaileen artean Infernua Bizirik, Lobato Etxea eta Donostialdeko Okupazio Bulegoa daude.
Azken hileetan egondako etxe okupatuen kontrako jazarpenak salatu dituzte: Fires lantegi berreskuratuaren kaleratzea, eta aste bete lehenago Infernuko kideen epaiketa –urriaren 20an bukatuko da–, Lezo-Oreretako Lobato etxea epaiketa eta Azora putre funtsak hainbat bizilagun kaleratzear dagoela gogora ekarriz. Lobato etxeari dagokionez, bertako kide batek azaldu du kaleratzea atzeratuko dela dirudiela.
Ibilaldian zehar hainbat ekimen egin dituzte higiezin agentzien eta lokal hutsetan, hiriko espekulazioa salatuz eta etxebizitza eskubidea aldarrikatuz.
Manifestazioa amaitzerakoan Etiopia Utopia elkarteko kideek, euren ekimena gelditu dute elkartasuna adieraziz eta “etxebizitza oinarrizko giza eskubidea dela” gogora araziz. Kioskoko mikrofonia utzie diete manifestariei eta ondoren kontzertuarekin jarraitu dute.
Antolatzaileek mobilizatzen jarraitzeko arrazoi ugari apatu dituzte: “Donostia turistentzat saldu nahi izatea, alkilerren prezioa ordain ezina delako, zeharkako kaleratzeak gearoz eta gehiago direlako, perifieriara botatzen gaituztelako, periferiatik ere bota egiten gaituztelako, etxebizitza eskubidea ez delako bermatzen (are gutxiago paperik gabe eta egoera zaurgarrian dauden kideen kasuan)”.