Giza katea egin dute Añorga Txikiko etxebizitza proiektuen aurka
Añorgako 200 bat bizilagunek giza katea egin dute auzoan Añorga Txikiko hirigintza proiektuaren kontra. Hain zuzen ere, 248 etxebizitza eraikitzeko plan berezia onartu zuen Donostiako Udalak.
Giza katea egin dute ostiralean Añorga Txikiko etxebizitza proiektuaren aurka.@anorgatxikihttps://t.co/fNjOpHYFc4 pic.twitter.com/5rUmsb33sy
— Irutxuloko Hitza (@irutxulo) October 16, 2021
Auzoko hainbat elkartek bat egin dute udalari proiektua alda dezan eskatzeko. Añorga Txikiko izaera eta bizitza kaltetuko dituela uste dute, auzoak 600 biztanle inguru gehiago izango dituelako. Elkarteen iritziz, eremua birsortzea beharrezkoa da, baina azpimarratu dute etxebizitzak egin aurretik garrantzitsuagoa dela azpiegitura publikoak eraikitzea.