Kote Cabezudori zazpi hilera igo diote zigorra, desobedientziagatik
Gipuzkoako Auzitegiak erabaki du bost hilabetetik zazpira igotzea espetxe zigorra Kote Cabezudo argazkilariari. Joan den ekainean, biktimen irudiak Internetetik kentzeko agindu zion Cabezudori, baina honek sarean mantendu zituenez, desobedientzia larriko delitu batengatik zigortu dute. Gainera, epaiak 1.500 eurotik 5.000 eurora igo du kaltetuari eman beharreko kalte ordaina.
Cabezudo 47 delitu leporatzen dizkioten prozesu batean murgilduta dago, horietako batzuk bere modeloen sexu-askatasunaren aurkakoak. Oraindik ez dago epaiketarako datarik, baina biktimek lehenbailehen egitea eskatzen jarraitzen dute.