Gipuzkoako Bodyboard Txapelketa egingo dute Zurriolan
Asteburu honetan izango da Gipuzkoako Bodyboard Open Txapelketa Zurriola hondartzan. Parte hartzaileak larunbat eta igandean lehiatuko dira, eta irabazlea Panaman egingo den Bocas del Toroko Munduko Lehen Bodyboard Txapelketan parte hartzera gonbidatua izango da. Goizeko 8etan checking-a egin beharko dute lehiatzen hasi aurretik ,eta igande arratsaldean, sari banaketa egingo dute 18:00etan.
Horrez gain, hilaren 30ean, Dabadaban kontzertu eta Dj-ak izango dira 00:00etatik aurrera txapelketari amaiera emateko.