Bihar hasiko da LABO XL3, hizkuntza eszeniko berrien jaialdia
Urriaren 21etik 23ra izango da LABO XL jaialdiaren hirugarren edizioa. Hamairu dantza eta performance ikuskizun taularatuko dira lau eszenatokitan: Dabadaba, Kutxa Kultur Plaza, Kutxa Kultur Kluba eta Emaus Social Factoryn.
Hauek izango dira hiru egunetan zehar ikusiko diren artistak: Paula Parra, Olaia & Gilles, Macarena Recuerda Shepherd, Igor Calonge Martinez, Viviseccionados, Batcharte dantza ‘Xilko’, Melena Androide, Pepa Cases, Cía Traspasarte x La Juan Gallery, No Bautizados, La Chachi eta OSA+MUJIKA donostiarren Loser ikuskizuna. Aipagarrien artean, Barbara Sánchezek Dabadaban egingo duen bakailau kulturaren inguruko performancea. Izen ematea eta sarrerak salgai dira LABOren webgunean.
LABO proiektua 2017ko irailean sortu zen NODE dantza eta performance konpainiaren eskutik. Ordutik, bere helburua espazio irekiak sortzea da, non proposamen esperimental, prozesual eta performatibo desberdinek antzezteko leku bat izango duten.Hiru ekimen antolatzen dituzte: LABO GO (Sorkuntza prozesuak), LABO UDA (udako programa) eta LABO XL arte eszenikoen jaialdia.