Urriaren 29an erakusketa berria estreinatuko du AZPI elkarteak

Atea_6 izenpean, Azpi kultur elkarteak, erakusketa antolatu du. I Want To Be With You Everywhere izango da erakusketaren izena eta ondorengo artistek hartuko dute parte: Gabriel Coca, Elisabeth Domínguez, Elena Galilea, Jone Laspiur, Mawatres, Unai Ruiz y Maite Alonso eta Marc Vives. Azaroaren 6 arte egongo da ikusgai erakusketa multidiziplinarra.

Donostiako Mundaiz kalean dagoen gune berreskuratua da Azpi kultur elkartea. Hirigile, artista eta kultur eragileak elkarlanerako gune komun baten barruan uztartzeko helburuarekin sortu zen: “Elkarrekin bizitzea, praktika artistiko garaikideak ekoizteko eta zabaltzeko eta egungo hiri-ereduari buruzko gogoeta egiteko, baina, batez ere, sorkuntza garaikidean, bitartekotza artistikoan eta hiri-diseinuan interes partekatuak dituzten pertsonen arteko topagune gisa”.
HITZAkide HITZAkide