Igeldoko hirugarren neguko txapelketan izena emateko epea irekita dago
Azaroaren 26an hasiko da III. Igeldoko Neguko pala txapelketa. Dena dela, izena emateko epea azaroaren 7an bukatuko da. Telefonoz eman behar da izena, Whatsapp bat idatziz: 648 268 216. Bikote bakoitzeko 20 euro jarri beharko dira. Emakumezkoak tenis pilotarekin ariko dira palan, eta gizonezkoak pilota gogorrarekin 1. eta 2. mailatan banatuta.
Aurreko pala txapelketan 42 bikotek jokatu zuten. Lehen mailak sei bikote, bigarrenean 26 eta emakumezkoetan hamar. Ondorengoak izan ziren irabazleak eta emaitzak:
- Gizonezkoen 1. maila: Loidi-Eskudero 30 / Aizpuru-Zabala 21.
- Gizonezkoen 2. maila: Endika-Josu 30 /Arregi-Urreaga 26.
- Emakumezkoak: Izagirre-Garate 25 / Osa-Gonzalez 10.