Donostiako kiroldegietan ere arrotz!

Zuhaizti

Euskararen kontrako erasoak maiz gertatzen dira Donostian. Azken urteotan, nabarmena izan da turismoari begira, merkataritzan eta ostalaritzan bereziki, karteletan, menuetan edo mezuetan hainbat hizkuntza topatzea eta euskararen arrastorik ez aurkitzea.

Oraingoan, Donostiako hainbat kiroldegietan (ireki berri duten Zuhaiztiko eta Loiolako Erriberako udal kiroldegietan kasu) guneen izenak eta seinaleztapenak ingelesez soilik topatu ditugu. Herritarrak animatzen ditugu horrelako kasuetan Behatokian eta udalean salaketa jartzera.

HITZAkide HITZAkide