Aurtengo Feministaldiaren egitaraua aurkeztu dute
Feministaldiaren egitaraua osorik aurkeztu du Plazandreokek. Azaroaren 16tik 20ra izango da aurtengo Feministaldia Kultura Feminista Jaialdia, #Sismika lelopean. Azkeneko urteen moduan, Tabakaleran izango dira ekitaldi guztiak.
Antolatzaileek azaldu dutenez: “Azken denboran bizitzako arlo guztietan izan ditugun sismo eta astinaldien ondoren, inoiz baino ezinbestekoagoa bilakatu da bizigarria izango den beste mundu bat irudikatu eta eraikitzea, eta hori feminismoetatik eta sorkuntzetatik” egin nahi dute. Kultura feminista, lurrikara gisa ikusten dute antolatzaileek , “ordena astintzeko behar bizia” dagoelako.
Bizitzaren eremu ezberdinak hartuko dira eztabaidagai bost egunetan. Hala nola, queer pedagogiak; multinazionalen kontrako borrokak feministak; zigor sistemen gaineko eztabaida; nekazaritza eta emakume nekazarien esplotazioa; turistifikazio eta gentrifikazioa; arte garaikidea eta literatura feminismotik; transfeminismoaren eta antiespezismoaren arteko aliantzak eta abar. Ohikoa den legez, aisialdirako tartea egongo da ere, elektrotxaranga, poesia emanaldi, bakarrizketa eta DJekin.
Egitaraua osorik hemen:
AZAROAK 16, ASTEARTEA
18:00, hitzaldia
Queer pedagogiak: oldarraldia normalitateari, minuskulen hizkuntza batetik
val flores, idazlea eta aktibista
Z aretoa
19:30, bisita performatiboa
Historia astinduz
Kearen Artxibogileak
Tabakalera Plaza (izen-ematea Tabakaleraren webgunean)
(Tabakalerarekin kolaborazioa)
AZAROAK 17, ASTEAZKENA
18:00, hitzaldiak eta eztabaida
Beldur handia eta adore gehiago. Errebeldia feministak botere korporatiboaren aurka
Júlia Martí Comas, FeministAlde eta Observatorio de Multinacionales en América Latina (OMAL)-eko kidea
Pertsonentzat eta gure planetarentzat bidezkoagoa den nekazaritza-eredu baterantz
Huelvako Jornalerak Borrokan
Z aretoan
19:30, hitzaldia
Klase-feminismo eta ez-zigortzaile baten aldeko aliantza errebeldeak
Laura Macaya eta Nuria Alabao, Alianzas Rebeldes. Un feminismo más allá de la identidad argitalpeneko partehartzaileak
Z aretoa
21:00
Elektrotxaranga disidentea
Alargun Beltzak
Auzoko hainbat lekutan
AZAROAK 18, OSTEGUNA
17:30, mahai-ingurua
Gure lurrak dardarka
Maialen Mangas, GureHaizeak Groseko ileapaindegi komunitarioa
Euskal Herriko Neska* Gazteak
Ainara Azpiazu ‘Axpi’, Tupust! kolektiboa
Moderatzailea: Irati Salsamendi
Zinea 1 Aretoa
19:00, zine emanaldia eta hitzaldia
Memoria ariketak
nucbeade: Quiela Nuc, Andrea Beade
Zinea 1 Aretoa
(Tabakalerarekin kolaborazioa)
AZAROAK 19, OSTIRALA
18:00, mahai-ingurua
Hiruko elkarrizketa arte praktika garaikideen inguruan
Beatriz Herráez, Arte Garaikidearen Euskal Museoa – Artium Museoa
Elvira Dyangani Ose, MACBAko Zuzendaria
Yaiza Hernández Velázquez, Kultura Bisualen irakaslea Goldsmiths-en, University of London
Patioa
19:30, hitzaldi-solasaldia
Errepliketan bizitzea. Mediku-munduari desafio egiten dioten gorputzak
Elena Prous, aktibista
Patioa
21:00, emanaldia
#mauriziakezdauinorhil
Patioa
AZAROAK 20, LARUNBATA
11:00, hitzaldia eta mahai-ingurua
Eta turistifikazioarekin zer? Tsunamiaren aurrean estrategiak
Ana Lucía Nacher Cobo, laskellys.org-eko zuzendari ordea
Elena Ramirez Boixaderas, BizilagunEkin plataformako kidea
Patioa
12:30, hitzaldia eta mahai-ingurua
Animaliazkoa bada, politikoa da. Transfeminismoaren eta antiespezismoaren arteko aliantzak
Marián Torres eta Irene Sala, Parole de Queer
Maialen Sagues, Nor – Euskal Herria Antiespezista
Patioa
17:00, mahai-ingurua
Egungo literaturen talkak, lurzoruaren astintze bat
Eider Rodriguez, idazlea eta irakaslea
Karmele Jaio, idazlea
Moderatzailea: Kattalin Miner
Patioa
19:00, hitzaldi-errezitaldia
Esperientzia diasporikoak politizatzea eta poetizatzea: ahots bat identitate txinatar-espainiarretik
Paloma Chen, kazetaria, aktibista antiarrazista, poeta eta idazlea
Patioa
FESTA
22:00, bakarrizketa
Magma mia
Beatriz Egizabal
00:00
Show Brava
Brava DJ


