Aisialdiaz eta kontsumo arduratsuaz hausnartuko du Saretuz sareak
“Zer egiten duzu denbora librean? Nekatuta mugikorra begiratzeaz, erosketak egiteaz edo beti gauza bera egiteaz?”, dio Saretuz sareak. Horren inguruan hausnartzeko topaketa publiko bat antolatu dute hilaren 20erako. Aisialdia eta kontsumo arduratsua lelopean, Egiako Cristina Enea Fundazioaren egoitzan (10:00). Saretuzek aisialdirako beste aukera batzuk proposatzea du helburu, “balio eraldatzaileak eta irizpide arduratsuak” dituztenak.
Brenda Chavezekin hitz egingo dute, eta aisialdi arduratsuko tokiko alternatibak ezagutuko dituzte. Produktuen dastaketa bat ere egingo dute, eta Ekirock elkartearen “musika berriztagarriak” girotuko du topaketa. Horrez gain, Donostiako aisialdi mapa arduratsua sortuko dute Iñaki Martiarena Mattin marrazlearen laguntzarekin.
Informazio gehiago eta izena emateko aukera helbide honetan topa daiteke.