Urumean beste isurketa kutsakor bat gertatu da asteburuan
Igandean beste isurketa bat izan zen Urumean. (Argazkia: Xabier Murillo Jara) Eguzki Erakunde Ekologistak salatu duenez, Urumea ibaian beste isurketa kutsakor bat gertatu zen igandean, 27 Industrialdearen inguruan. Ekologisten arabera, bi udaltzain eta Urak erakundeko langile bat bertaratu ziren, isuria nondik zetorren aztertzeko.
“Aurten Urumean Eguzkik salatu duen antzeko zortzigarren isurketa da, baina gehiago ere izan dira. Zenbat isurketa gehiago behar dira agintariek behingoz neurriak har ditzaten? Noiz arte?”, salatu du Eguzkik.


