Trebeska dantza taldeak bere ikastaroak abiatu ditu
Azken urteotako ohitura jarraituz, Egiako Trebeska dantza taldeak dantza ikastaroak antolatu ditu, gaurtik, hilaren 8tik, abiatuta. Astelehenero egingo dituzte ikastaroak, Ametzagaña kaleko Aitor Ikastolan, bi mailatan banatuta: 19:00etatik 20:00etara hasiberriak arituko dira, eta 20:00etatik 21:00etara beteranoak.
Parte hartu nahi izanez gero, izena emateko epea hilaren 29ra arte izango da zabalik. Izena emateko edo informazioa eskatzeko, info@trebeska.eus helbide elektronikora idatzi behar da.