Parte Zaharreko ostalariek 'Gu garena, Atik Zra' kanpaina aurkeztu dute
Alde Zaharreko ostalariek bizitza ekonomiko eta soziala komunikatu eta dinamizatzeko kanpaina jarri dute abian. Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren, Donostiako Sustapenaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritzaren eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin gaur goizean aurkeztu dute Casa Alcalde tabernan.
Ekitaldian, Martinez tabernako, Mikel Martinez, Baluarte jatetxeko David Vega eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen ordezkaria den Ane Ruizek hartu dute parte. Ruizek adierazi duenez, helburua “auzoari balioa ematea da, kalitatea eta tradizioa ardatz nagusi gisa hartuz, donostiarrak eta gipuzkoarrak etxean bezala senti daitezen”. Vegak ondorengoa nabarmendu du: “Kalitateak auzo bakarra egiten du. Kalitatea produktua baino askoz gehiago da. Elkartzeko eta elkarbanatzeko uneak dira, oroitzapen bihurtzen diren esperientziak”.
Gu garena, Atik Zra lelopean abiatu dute kanpaina. Kanal digital propioak izango ditu eta establezimendu mitikoen kontakizunak jasoko dira, bai eta herritarrek bertan izan dituzten istorioak eta bizipenak ere. Era berean, auzoan egingo diren ekitaldien agenda ere bertan izango da ikusgai.
Hemendik aurrera eta urtea amaitu arte, hainbat ekintza dinamizatzaile egingo dira. Batzuk online ikuspegiarekin, markaren ingurune digitalaren barruan eta Sisters and the city eta Gabriela Uriarte nutrizionistarekin lankidetzan, eta beste batzuk offline ikuspegiarekin, auzoa Gabonak baino lehen eta Gabonak animatzen dituen gizarte- eta kultura-topaketak abian jarriz.
Azaroaren 17tik aurrera, eta hilabetean zehar, herritarrek aukera izango dute beren istorioak eta bizipenak idatzi edo argazki, bideo eta abarretan bidaltzeko. aldezaha-rra@aldezaharradonostia.eus posta elektronikoaren bidez edo whatsapp bidez 623 46 55 13 telefonora. Parte- hartzaile guztien artean 10 afari zozketatuko dira bi lagunentzat, Alde Zaharreko jatetxeez gozatzeko.