Udal Gobernuak Emakumeen Etxerako planik ez izatea kritikatu du Elkarrekin Donostiak
Udal Gobernuak Emakumeen Etxerako planik ez izatea kritikatu du Elkarrekin Donostiak. Taldeko bozeramaile den Aitzole Aranetak azaldu duenez, Emakumeen Etxean orain ez dago tokirik lana bete-betean egiteko eta parte hartzen duten kolektiboek eta bazkideek denbora asko daramate inoiz iristen ez den leku berri bat eskatzen.
“Hainbat ekimen aurkeztu ditugu lekualdaketa zehaztea eskatzeko, txiki geratu baita hainbeste erabiltzaileri arreta emateko, are gehiago pandemiarekin”, adierazi du Aranetak.
Bestalde, Aranetak Udal Gobernuari eskatu dio beharrezko izapideak has ditzala, legegintzaldi hau amaitu baino lehen, Donostiako Udaleko berdintasun ordenantza onar dadin. 2018ko azaroko Udalbatzak ordenantza sortzeko mozioa onartu zuen baina oraingoz ez da ezer egin.