Aterkiak eta etorkizuna

(Argazkia: Joseba Parron)

Pentsa, duela bi urte, norbaitek pandemia batez hitz egin izan baligu. Erokeria galanta morroiaren jarioa, itxialdiez, eta maskaraz. Eta, begira, begira, non gauden.

Aldaketa klimatikoa jada gertatu da. Larrialdi klimatikoa da datorrena. Eta zaila da tremendista ez jartzea. Glasgown, munduko agintariak bildu dira COP26an, beste behin ere, konpromiso eraldatzailerik hartu gabe.

Bejondeiela aterkiekin Kontxan protesta egin zuten herritarrei. Nonbaitetik egin beharko tira. Baina, gainontzekook, hori baino gehiago erabiltzen hasi beharko genuke, zer edo zer alda dadin. Eta ez esan abisatu ez zigutenik.

HITZAkide HITZAkide