The Spolem Girls laukote donostiarrak estreinako kontzertua emango du
The Spolem Girls laukotea. 1960ko hamarkadan oinarritutako emakumezko ahots taldea da The Spolem Girls. Nahiari Berasategi, Sara Grajal, Amaia Garriz eta Natalie Keskin abeslariek osatzen dute. Taldea 2020an sortu zen Donostian, eta Iñaki Miguelek (Retro Musika) ekoitzi eta zuzentzen du. Estreinako emanaldia abenduaren 3an emango dute Antiguako Doka antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai daude.
Retro Musikak honela aurkeztu du banda: “Bere eragin zehatzenak 60ko hamarkada hasierako emakumezko ahots taldeak dira. Musika honek, aldi berean, 50eko hamarkadako rock-and-roll eta doo wop estiloetatik eta garai hartan jaio zen soul musikatik edaten du. Bere musika erreferentziarik zuzenenak The Shirelles, The Ronettes edo The Supremes taldeak dira, baita Lesley Gore, Little Eva edo Betty Everet bezalako abeslariak ere”.

