Igarotako bidearen kronologia bat

Hil egin da larri zegoen Behobia-Donostiako lasterkari bat

Behobia-Donostia 56. Behobia-Donostia lasterketa. (Argazkia: Oier Arribas)

Donostia Ospitalean hil da igandean Behobia-Donostia lasterketan parte hartzen ari zela bihotz geldialdia eduki zuen korrikalarietako bat, Berria egunkariak jakitera eman duenez. Korrikalariak 27 urte zituen, Hector Vilellas Soto zuen izena, eta Taustekoa zen (Espainia). Irakasle zebilen Iruñean, eta ezagutzen zuen lasterketa, 2018ko saioan parte hartu zuelako.

Ategorrietan ziplo erori zen gaztea, helmugarako hiru kilometro baino ez zirela falta. Gurutze Gorriak artatu zuen han bertan, eta erietxera eramatea erabaki zuten. Zaintza Intentsiboko Unitatean eduki dute, baina hil egin da.

Antzeko beste osasun arazo batzuk ere gertatu ziren lasterketan. 34 urteko beste korrikalari batek bihotz geldialdia pairatu zuen Herreran. Hura ere erietxera eraman zuten.

Vilellas kontuan hartuta, lau dira Behobia-Donostia lasterketan hil diren korrikalariak.

HITZAkide HITZAkide