Donostiako Itaiak mobilizazioa antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean
Azaroaren 25ean, osteguna, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta Donostiako Itaiak mobilizazioa antolatu du, 18:00etan, Bulebarrean. “Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki!” izango da mobilizazioaren leloa.
Mobilizazioaz gain, “Egungo kultura progresistaren” inguruko jardunaldiak ere egiten ari da antolakunde sozialista. Egungo kultura progresistaren inguruan hausnartzea dute helburu, ea benetan emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen edo indarkeria normalizatzen duen, eta horretarako azken saioa bihar egingo dute Txantxarreka Gaztetxean. 17:30ean izango da saioa, eta bideo proiekzio bat egingo dute. Jarraian, luntxa egingo dute, eta kontzertu batzuekin amaituko dute eguna. Joan den larunbatean egin zuten lehenengo saioa: asanblada informatiboa eta indarkeria matxistaren inguruko solasaldia egin zituzten orduan.
EGITARAUA
Azaroaren 20a, larunbata:
- Bideo proiekzioa, luntxa eta kontzertuak – Txantxarreka Gaztetxea, 17:30.
Azaroaren 25a, osteguna:
- Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguneko mobilizazioa: “Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki!” – Bulebarra, 18:00.