Donostiako hotel bateko harreragile bat hil da
Antiguako Hotel Barcéloren eraikina. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, 63 urteko langile bat zendu da Antiguako Barceló Costa Vasca hotelean. Harreragilea zen eta gaueko txandan hil da, ondoezik sentitu ondoren. Sindikatuak nabarmendu du 2021ean gutxienez 55 pertsona hil direla Euskal Herrian lanean ari zirela.

