Gabonetako argien lehiaketa egingo dute Bidebietan
Gabonak hurbiltzen ari dira, eta Bidebietako Auzo Sarea auzoa alaitzeko lanean hasi da. Hain zuzen, Gabonetako argien lehiaketa antolatu dute bigarrenez, bizilagunek euren balkoi eta leihoak eta establezimenduek euren erakusleihoak apaintzera animatzeko.
Abenduaren 6an abiatuko dute lehiaketa (laster plazaratuko dituzte oinarriak), eta kategoria bakoitzeko —norbanakoak eta establezimenduak— sari bat emango dute: irabazle bakoitzak Gabonetako produktuen saski bat irabaziko du. Horretarako, hain justu, auzoko establezimenduei eta bizilagunei egitasmoa babesteko eta diruz laguntzeko eskatu diete, saskiak osatzeko 200 euro behar baitituzte.