Jose Juan Castillo, Donostian hezitako sukaldaria
Bermeon jaio bazen ere, Donostian egin zen sukaldari gisa ezaguna. Hilaren 20an zendu zen Castillo, minbiziaren ondorioz. Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileetako bat izan zen, eta, bereziki, Casa Nicolasa jatetxean egindako lanagatik zen ezaguna.
Hamasei urte zituela barneratu zen sukaldaritzan. Parisko Ostalaritza Eskolan ikasketak egin zituen lau urtez, eta ondoren La Tour d’Argent, Jockey eta Miramar jatetxe ospetsuetan egin zituen praktikak. Soldadutza egin ondoren, Olaberriako Hotel Castillo jatetxean hasi zen lanean 1967an. Bere aita Jose Castillo sukaldariak ireki zuen 1957an. Semeak 1979an hartu zuen Hotel Castilloren zuzendaritza. Han lanean ari zela, 1985 urtean, Mejor cocina de Hotel delako saria jaso zuen. Castillo aita 1993an zendu zen. Azkenik, 1912an sorturiko Casa Nicolasa jatetxearen ardura hartu zuen 1996an. Castillok jatetxe horren kalitate eta ospeari eutsi zion 2010ean erretiratu eta itxi zen arte.