Igarotako bidearen kronologia bat

Zume biziko tunel handi bat eraikiko dute Uliako Mintegietako parkean

zumea Garaion sorginguneko zumezko egitura. (Argazkia: Garaion)

Uliako Mintegietako parkean txoko berri bat sortuko dute datozen asteetan. Zume biziko tunel handi bat eraikiko dute, eta horretarako formazio eta auzolan bidez ikasiko dute zumea nola landu. Otarregintza tradizionalaren tekniken bidez ehunduko dute egitura. Antolatzaileak Uliako Lore-Baratzak eta Garaion dira. Laguntzaileak, berriz, Foru Aldundia, Mestiza elkartea eta Fridays For Future.

Hilaren 26an izango dute lehen saioa, 16:30etik 18:30era. Bertan, zumearen izaera eta zaintzaren inguruko formakuntza izango dute eta eraikuntzaren diseinu kolektiboa osatuko dute. Abenduaren 11n eta 12an, berriz, 10:00etatik 14:00etara formazio auzolana egingo dute, tunela eraikitzeko.

Saio guztiak ume zein helduentzako dira, eta parte hartzaile kopuru mugatua izango denez, izena eman beharra dago esteka honetan.

 

 

HITZAkide HITZAkide