Ekialdeko Barrutiko batzarrak 2022ko bileren egutegia zehaztu du
Ekialdeko Barrutiko batzarra pasa den asteazkenean bildu zen, eta 2022ko ohiko bileren egutegia onartu zuen. Barrutiaren araudiaren arabera, batzarrak gutxienez hiru hilabetean behin egin behar ditu bilerak, eta, 2022an, guztira bost bilera egingo dituzte: otsailean, apirilean, ekainean, irailean eta azaroan.
Bestalde, barrutiko biltzarrak urtean bi saio egin behar ditu, eta aurtengo bigarrena abenduaren erdialdean egitea adostu zuten asteazkeneko bileran; lehenengoa ekainaren 22an egin zuten.
Horrez gain, barrutiko lantaldeek egindako lanari buruzko azalpenak eman zituzten, baita EH Bilduren eta Elkarrekin Donostiaren proposamen bat eztabaidatu ere. Izan ere, aipatu udal taldeek eskatu dute barrutiak udal gobernuari eskatzeko zenbait eskumen barrutiaren eskuetan uzteko, baita udal taldeei eskatzeko udalaren lanpostuak aldatzeko ere, Ekialdeko Barrutiak lantalde tekniko propioa izateko, gutxienez tekniko juridiko eta erdi mailako tekniko batekin.