Rafael Garrido, Daniela Velasco eta Daniel Garrido omenduko ditu udalak
Donostiako Udalak hiru plaka jarriko ditu hurrengo larunbatean Rafael Garrido Gilen, Daniela Velasco Dominguez de Vidaurretaren eta Daniel Garrido Velascoren omenez. ETAk erail zituen 1986an. Hiru plaka hauekin, hamazazpi izango dira udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak.
Hilaren 27ko ekitaldia Bulebarreko Dbusen 21-28-B4-B9 lineen geltokiaren parean izango da, 12:00etan. Omenaldi xumea izango da, eta Donostiako alkateak eta udal taldeetako ordezkariek parte hartuko dute.
Rafael Garrido Gipuzkoako gobernadore militarra, Daniela Velasco bere emaztea eta Daniel Garrido bere semea 1986ko urriaren 25ean hil ziren, ETAk Legazpi eta Bulebar kaleen arteko bidegurutzean beren ibilgailu ofizialaren sabaian jarritako bonbaren ondorioz. Maria Jose Teixeira egun batzuk geroago hil zen, leherketak eragindako zauriengatik, eta hamaika pertsona gehiago ere zauritu ziren. Teixeiraren familiak ekimena eskertu duen arren, uko egin dio haren izenean plaka bat jartzeari.