Hiriko hainbat plazetan jarritako 'Haurren aurrean, helduok heldu' kanpainaren kartelak kendu dituzte
Hilaren 22tik abenduaren 5era bitarte, abian da Haurren aurrean, helduok heldu kanpaina. Guraso, hezitzaile, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko hizkuntza praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea du helburu. Kanpaina horren kartelak jarri dituzte Donostiako plaza eta ikastetxe batzuetan. Ordea, hainbat euskaltzale eta guraso “harrituta” daude plazetan jarritako kartelak kendu dituztelako.
Katalunia, Txofre eta Nafarroa Beherea plazetan gertatu dela jakinarazi dio euskaltzale batek hedabide honi. “Dirudienez garbitzaileei ez diete esan kartel horiek plazetan mantentzeko, baina ez gaude ziur zer gertatu den”.