Hemen da Kontadoresko V. Mikroantzerki Maratoia
Bosgarren urtez, Mikroantzerki Maratoia antolatu dute Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan, eta larunbatean, hilaren 27an, egingo dute, 17:45ean.
Hiru obra taularatuko dituzte: Plantoia, Kras kolektiboa; Por un euro, Manlex eta Una sábana te vale para todo, Kala-mar. Euskaraz izango den bakarra Plantoia izango da, beste biak gaztelaniaz baitira. Emanaldiak ikustera joateko, gonbidapena eskatu behar da, kontadores@donostia.eus helbide elektronikora idatzita eto 943-48 34 76 telefono zenbakira deituta.