"Han goitik hiria politagoa ikusten da"
Pasa den urtean, noriarik gabeko Gabonak izan genituen. Normaltasunez mozorroturiko Gabon hauek, berriz, garaiko parafernalia guztia ekarri dute bueltan. Asko dira noriara joateko plana egingo dutenak, bilobekin, bikotekidearekin, lagunekin, edo, agian, bakarrik. Beste asko marmarka igaroko dira ondotik: «Zertarako behar dugu noria bat Donostian?». «Han goitik hiria politago ikusten da», bezalako erantzunak entzungo dira. Bitxia da. Zergatik gustatzen zaizkio jendeari noriak? Donostiak berak eskaintzen dizkigu hiria goitik begiratzeko balkoi ederrak; Urgull, esaterako. «Donostiako balkoia» deitu zioten noriari, baina jada bagenituen horretarako txokoak.