Hasi dira zume biziko tunela eraikitzen Uliako Mintegietako parkean
Uliako Mintegietako parkean txoko berri bat sortzen hasi dira. Zume biziko tunel handi bat eraikiko dute, eta horretarako formazio eta auzolan bidez ikasiko dute zumea nola landu. Atzo izan zen lehen saioa, eta formazioa jasotzeaz gain, egitura diseinatu eta lehen urratsak egin zituzten.
Abenduaren 11n eta 12an, 10:00etatik 14:00etara formazio auzolana egingo dute, tunela eraikitzeko. Otarregintza tradizionalaren tekniken bidez ehunduko dute egitura. Antolatzaileak Uliako Lore-Baratzak eta Garaion dira. Laguntzaileak, berriz, Foru Aldundia, Mestiza elkartea eta Fridays For Future.
Saio guztiak ume zein helduentzako dira, eta parte hartzaile kopuru mugatua izango denez, izena eman beharra dago esteka honetan.