Danborradaren Museo Historikoa sortzeko urratsa egin dute
Hiriko hamabost bat konpainia elkartu dira Danborradaren Museoa Historikoa sustatzeko. Noticias de Gipuzkoa egunkariak aurreratu du albistea. Museoa 2023ko maiatzerako irekitzea aurreikusten dute, eta proposamenak Donostiako Udalaren oniritzia jaso du.
Azken hilabetetan bilerak egin dituzte aipaturiko konpainiek, eta Danborradaren Museo Historikoaren Patronatua eratu dute. Bat egin dutenen artean ondorengoak daude, besteak beste: Union Artesana –150 urte bete ditu elkartearen danborradak–, Kañoyetan, Aitzaki, Casa Galicia, Aldapeta, Mary Word, Zurriola Ikastola, Larramendi eta Herri Ametsa.
Abenduaren 12an Aieteko lorategian elkartuko dira ikus-entzunezko bat grabatzeko.