Haur, nerabe eta gazteek aisiaz gozatzeko eskaintza zabala izango dute Gabonetan
Argazkia: Donostiako Udala Donostia Gazteriak, haur, nerabe eta gazteei zuzendutako egitarau zabala prestatu du Gabonetarako. Abenduaren 14ean hasi eta urtarrilaren 6ra arte izango da kulturaz eta aisiaz gozatzeko eskaintza. Udala hiriko hainbat elkarte, aisialdi talde, eta eragilerekin elkarlanean aritu da hiriko auzo guztietara iristeko.
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak, espazio eta jarduera guztietan segurtasuna bermatuko dela azaldu du. “Aisialdi ez kontsumista eta hezigarriaren bidez haur zein gazteentzako tailer, zine proiekzio, musika, dantza, antzerkia eta magia ikusteko aukera izango da”, gaineratu du.
Aurten, paperean bilduko dira haur eta gazteen programazioak eta hiriko eskoletan, aisialdi elkarteetan eta udal zentroetan banatuko dira. Formatu digitalean eskuratzeko aukera ere izango da Donostia Gazteriaren webgunean. Horrez gain, hirian bi totem jarriko dituzte Askatasunaren Hiribidean eta Gabonetako Merkatuan, eta horietan jarritako QR kodearen bitartez programazioa eskuratu ahalko da mugikorrean.
Haurrentzako egitaraua
0-11 urte bitartekoentzat jarduera ugari biltzen ditu aurtengo programak. Honako hauek dira Gabonak zuretzat aurrera eramateko Donostia Gazteriak aurten bidelagun izango dituenak: Donostia Kultura, San Telmo museoa, Cristina Enea Fundazioa, udal Musika eta Dantza eskola, Izotz Jauregia, Kofradia/Itsas Etxea elkartea, Donostia Festak eta hiriko hainbat eta hainbat elkarte zein kultur eragile.
Gabonak zuretzat programaren bidez aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira, “ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera emanez”. Bestelako balio batzuk ere landu nahi dira, besteak beste, hezkidetza, elkartasuna eta sormenezko aisialdia.
Hainbat emanaldi berezi antolatu dituzte. Besteak beste, Pantzart konpainiaren Korri, kuru korri ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 22an San Telmo Museoan, Zirka Zirkusen ‘Hemendik hara’ saioa egingo dute abenduaren 28an Amassorrain eskolako patioan eta Tiritirantesen ‘Hankaz gora’ saioa izango da urtarrilaren 4ean Ibaetako frontoian. Horrez gain, auzoetako elkarte eta eragileen lanari esker hiriko txoko ezberdinetara zabalduko da eskaintza.
Gazteentzako egitaraua

