Bilgune Feministaren 2022ko agendak eta egutegiak, Donostian eskuragarri
(Argazkia: Bilgune Feminista) Euskal Herriko Bilgune Feministak 2022ko agenda eta egutegia prestatu ditu, eta eskuragarri daude dagoeneko. Donostian, hiriko Bilgune Feministaren bidez erosi daiteke materiala, donostiakobilgunefeminista@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Agendak 11 euroren truk erosi daitezke (9 euro bidelagunentzat), eta egutegiak 9 euroren truk (7 euro bidelagunentzat). Donostiako Bilgune Feministako kideek jasoko dituzte eskariak, eta ondoren egingo dute banaketa.

