Igarotako bidearen kronologia bat

Euskararen Eguna, auzoetan

Gaurko eguna ospatzeko askotariko jarduerak antolatu dituzte hainbat auzotako euskara batzordeek. Zerrenda osatuena eskura duzue.

Azaro Kulturala Amara Berriko Euskararen Eguneko iazko bertso saioa. (Argazkia: Ikasbide)

AIETE

Gaur haur jolasak egingo dituzte Hiru Damatxo plazan (17:00), bertsolaritza errima txapelketa gaztelekuan (17:30) eta txokolate jana eta bertso trikipoteoa Hiru Damatxon (18:00-19:00). Bihar, euskarazko mahai jolasetara jolastuko dira gaztelekuan, 17:30ean.

ALTZA

Egun osoko egitaraua prestatu dute gaurko eta biharko Altzan. Askotariko jarduerak egingo dituzte.

AMARA

Haurrentzako jarduerak izango dira gaur Easo plazan (15:00 eta 17:00), eta dantza ikastaroa (12:00) eta bertsolaritza eta trikitixa emanaldia (13:00) bihar.

AMARA BERRI

Ikastetxeko patioan pailazoen emanaldia egingo dute, 17:30ean.

ANTIGUA

Gaur, kaleko musikariak izango dira auzotik 17:30ean, eta Herenegun eta Thierry Biscary auzoko merkatuan, 20:30ean. Bihar, Euskararen Eguna ospatuko dute, frontoian (16:00), txapa ikastaroa egingo dute gaztelekuan (18:00) eta txokolate jana frontoian (18:30).

EGIA

Euskararen Eguna ospatuko dute gaur egun osoan zehar Plaza Haundin, eta haurrentzako jarduerak izango dira bihar haurtxokoan (17:30).

GROS

Zurriolako ikasleen kontzertua (15:30), haurrentzako herri kirolak eta gazteentzako Euskararen pitsa kode jolasa (17:00) egingo dituzte gaur Txofren, eta triki, txiste eta pintxo poteoa 19:00etan.

INTXAURRONDO

Jarduerak egingo dituzte gaur eta bihar haurtxokoan eta gaztelekuan, 17:30ean.

LOIOLA

Basurde afaria eta euskal kantak egingo dituzte gaur, Loiolako Hontza Kultur Etxean, 21:00etan.

MARTUTENE

Jarduerak egingo dituzte gaur eta bihar haurtxokoan eta gaztelekuan, 17:30ean.

MORLANS

Merienda osasuntsua (17:00) eta zirku ikastaroa (17:30) egingo dituzte gaur Leire plazan, eta antzerkia auzo elkartean, 19:00etan.

HITZAkide HITZAkide